Txirrindulariak eta dantza jaiei amaiera emateko

Ikusleek gogoz txalotu zuten dantza emanaldia./
Ikusleek gogoz txalotu zuten dantza emanaldia.

NÚÑEZANOETA.

Anoetako Korputs jaiak giro ederrean amaitu ziren eta asteburuan eroritako euri jasek ez zuten egitaraua bertan behera utzi. Igandean Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenezko txirrindulari lasterketa antolatu zen. Hirurogeita sei parte hartzaile atera ziren Anoetako plazatik eta berrogeita lauk bukatu zuten lasterketa amaiera biziarekin.

Ampo taldeko Aritz Urra izan zen garailea, bigarren Bellota taldeko Xabier Isasa izan zen eta hirugarren Donosti Berri taldeko Aitor Larrañaga. Isasa izan zen ere mendiko sariaren txapelduna. Ampo izan zen lehen taldea eta herriko lehena Julen Dorronsoro izan zen. Sariak Abraham Olanok eta Eneritz Goikoetxea Limousin Oriako taldeko alebin txirrindulariak banatu zituzten. Goikoetxea Gipuzkoako txapelketan bigarren izan berri da.

Lasterketaren ondoren Tio Teronen semeak taldeak 'Festamentua' ikuskizuna eskaini zuen. Pilotalekua ikuslez bete zen eta gogoz txalotu zuten dantza emanaldia. Gainera, sagardo dastaketa ere izan zen. Plaza jendez bete zen sagardo ezberdinak dastatzeko. Kukuaren igoerak eman zien amaiera jaiei, Ostolaza eta Narbaizaren erromeriarekin batera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos