Txirrindulari proba eta herri kirolak izango dira Liernin

S.O. MUTILOA.

Lierniko Andre Mari jaien barnean, gaur herrian zehar Segurako Txistularien goizeresia izango da.

Lierni auzoan, goizeko 9:30etatik Aurrera gazteen mailako XXXVI. Lierniko Txirrindulari proba. Urtero bezala, proba honek bi zati izango ditu: lehenengo zatian, inguruko herrietatik 60 kilometroko ibilbidea egingo da; eta bigarren zatian, Seguratik Liernira bitartean, erlojupekoa.

Txirrindulari proba amaitzen denean, Meza Nagusia (13:30ak aldera). Jaraian Toka Lehiaketa.

Arratsaldeko 16:30ean herri bazkaria plazan. Herri kirolak 18:30ean hasiko dira: aizkolariak Azurmendi, Mugerza eta Joseba eta Unai Otaegi izango dira; harrijasotzailea, Guzta.

Egun osoan zehar, Miren, Agur eta Oier trikitilarien eskutik erromeria izango da.

Fotos

Vídeos