Txiribitu eguna ospatuko dute Ibarran 'Herritik herriarentzat' lelopean

Egun osoko egitaraua prestatu dute datorren larunbaterako; ekintza guztiak plazan izango dira

M.A. IBARRA.

Datorren larunbatean, apirilaren 14an ospatuko dute Txiribitu aisialdi taldearen eguna Ibarran, egun osoko egitarauarekin. Hala, goizeko 10:00etan emango diote hasiera festari puzgarriekin; 12:00etan, berriz, pintxo-lehiaketarekin jarraituko dute, eta 14:30ean, bazkaria izango da.

Ondoren, aisialdi taldearen emanaldia ikusi ahal izango da, baita Errukirik gabe musika taldearen kontzertua ere.

Eguneko ekintza guztiak herriko plazan izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos