Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzak kantuan ariko dira bihar Ikaztegietan

Txintxarri eta Txintarri Txiki abesbatzak. /  GOIKOETXEA
Txintxarri eta Txintarri Txiki abesbatzak. / GOIKOETXEA

GOIKOETXEA ALEGIA.

Erretirodunen eguna ospatuko dute bihar Ikaztegietan, eta Udalak egun horren harira antolatu duen egitarauaren baitan Alegiako Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzek kontzertua eskainiko dute eguerdiko 12:00etan Lorentzo Deunaren parrokian. Ohi bezala, Garbiñe Orbegozok zuzenduko ditu bi abestaldeak eta Mariaje Rekondo izango dute pianoan lagun.

Txintxarri Txiki abesbatzak Ozeaniako Torres Strait uharteetako 'Sesere eeye´ abestiarekin hasiko du bere emanaldia eta haren ostean etorriko dira Kevin Stannard britainiarraren 'Non dira?', Josu Elberdin pasaitarraren 'Alami (sea dance)' eta Jim Papoulis amerikarraren 'Kusimama'.

Txintxarri abesbatzaren emanaldia, berriz, honako kantu ezagun hauek osatuko dute: Pablo Sorozabalen 'Baialdakizu maite?' eta 'Euskaldun makilla'; 2008an hil zen Mikel Errazkin musikari hondarribiarraren 'Lehenengo geltokian', Elberdinek moldatua; 'Goza mi calipso' Venezuelako doinu herrikoia; Ken Zazpiren 'Itsasoa gara'; eta Josu Elberdinen 'Iaute iaute'.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos