Txerri azoka jendetsua

Txerri azoka jendetsua

Eguraldia erabat pretrala izan arren, jende ugari erakarri zuen txerriari eskainitako festak eta ilara luzeak osatu ziren pintxoak dastatzeko

SALOME OLAETXEA MUTILOA.

Eguraldi txarrak ez zuen zapuztu atzo Mutiloako Txerri Azokaren hamargarren edizioa. Jende ugari gerturatu zen beste behin txerriaren eta txerrikiaren inguruko festara. Herriko plazan eta pilotalekuan jarri zituzten postu gehienak: txerrikiak, eztia, barazkiak, sagardoa, ardoa, gozogintzako produktuak... Jatekoa ere ugari aurki ziteken: txistorra, odolkia, urdaiazpiko, eta nola ez, azokako protagonistaren pintxoak. Larunbat ilun-tzean, frontoian txerria erretzen jarri zuten eta atzo eguerdirako jateko prest zegoen. Ilara luzea egin zen txerri-pintxoak jateko. Janaria edariarekin laguntzeko, berriz, sagardo upela jarri zuten frontoian.

Arrakasta izan zuen beste ekintza bat, Juanita Murgiondo, Lurdes Etxezarreta eta Juanita Aranburu herritarrek burutu zutena izan zen, odolkiak eskuz egin zituzten momentua. Baserrietako ohiturak kalera-tzeko modu egokia izan zen. Haurrek, epelean, eskulanak egiteko aukera izan zuten. Aurpegia margotu, karetak egin, jolastu. Egindako eskulanak kanpoan saltzeko ere atera zuten tartetxoa. Bestalde, Txerriak, basurdeak ere ikusgai egon ziren azokako esparruan.

Herri bazkarian, 100 bat lagun elkartu ziren. Beraientzat babarrunak bere 'sakramentuekin' prestatzen herritar talde bat aritu zen goiz osoan zehar.

Mutiloako Udala gustura azaldu zen aurten ere Txerri Azokak izandako erantzunarekin. Nahiz eta eguraldiak askorik lagundu ez, «Jende asko etorri zen», zioen Iñaki Ugalde alkateak.

Ohi bezala, azokako produktuz osatutako saskia ere zozkatu zuten azokan; Unax Zabaleta herritarra izan zen irabazlea.

Fotos

Vídeos