Mus Txapelketa azkarraren 43. edizioa jokatuko da larunbatean

IRAOLA ZALDIBIA.

Datorren larunbatean, matxoak 3, 43. Mus Txapelketa jokatuko da Zubi Buru elkartean, 16:30ean hasita. Izen ematea 20 euro bikoteko. Honako sariok banatuko dira irabazleen artean: 1.a, txapelak eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat; 2.a, mariskada lau lagunentzat; 3.a, bazkaria lau lagunentzat, Lazakoetxe jatetxean; 4.a, bazkaria lau lagunentzat, Larrarte sagardotegian; 5.a, bazkaria lau lagunentzat, Gartziategi sagardotegian; 6.a, bi txuleta eta afaria Arrese jatetxean bi lagunentzat; 7.a, bi txuleta eta afaria Joxepane ostatuan, bi lagunentzat; 8.a, afaria Illati tabernan bi lagunentzat; bikote gaztenarentzat afaria Beti Gazte elkartean.

Parte-hartzaile guztien artean arkume bat errifatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos