Txamarretxe kaleko festak ospatuko dira gaur

IRAOLA ZALDIBIA.

Gaur Txamarretxe kaleko festak ospatuko dira programa honen arabera: 18:30ean, Iztueta Dantza Taldearen saioa; 19:00etan, toka-txapelketa (18:30etik 19:00etara eman behar da izena). Urteroko usadioari jarraituz, Arrese jatetxeak emanda, ardoa, eta Larrartek sagardoa ipiniko du. 20:30ean, bertsolariak, Unai Mendizabal eta Aitor Sarriegi. 21:00etan, afaria Arrese jatetxean. Afalostean bertso eta trikitiaz gozatzeko aukera, inguratzen den guztiarentzat, Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariekin.

Fotos

Vídeos