Txakurren gorotzak jasotzeko eskatu da jabeei

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Amezketako Udalak txakurren jabe eta zaintzaileei zuzendutako oharra kaleratu du, txakurren gorotzak bildu behar direla berriro ere gogoraraziz. «Badakigu herritar arduratsu askok jokabide arduratsua dutela, baina bestelakoak ere badira. Eskolarako bidea edo espaloia lotsagarri egoten da, eta beste zenbait gune ere bai», adierazi dute Udaletik. Oharraren bidez txakurren jabeei beste behin ere gogorarazi nahi die «txakurrak edukitzeak betebehar batzuk ere badakartzala eta herrigunean txakurren pixak eta gorotzak desatseginak direla. Beraz, txakurrak kalera ateratakoan, horiek sortutako zikinak bildu itzazue, kalea garbi utziz».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos