Turismo bulego berria egingo da Altzon

Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako Altzoko enaldoiari buruzko 'Haundia' pelikularen irudia. /
Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako Altzoko enaldoiari buruzko 'Haundia' pelikularen irudia.

Aldundiak Altzoko Udalarekin bat egingo du bulegoa irekitzeko eta Altzoko Handiak eragin duen interesari erantzuteko

NUÑEZ ALTZO.

Azken urteotan Altzoko Handiak interes nabarmena sortu du eta herria ezagutzera gerturatzen diren turistei harrera eta arreta-zerbitzu egokia eskaintzeko asmoz udalak Turismo bulegoa eraikitzeko proiektua sortu zuen joan zen urtean. Izan ere, David Azurzak eta Koldo Izagirrek sortutako operari jarraituz, aurten 'Handia' filma estreinatuko da, hain zuzen ere datorren Donostiako Zinemaldian.

Proiektu horren barnean Altzoko Handiaren inguruko ibilbidearen panelak jarri ziren eta Batzarremuño eraikinean ikus-entzunezko areto bat prestatu zen. Gainera, Ba-tzarremuñon bertan Miguel Joaquin Eleizegi 'Altzoko Handia'ren eta Imaz bertsolariaren inguruko erakusketa bat dago.

Erakusketak osatzen duten interpretazio zentroa egokitzea da udalak aurten duen beste helburuetako bat, baita erosi berri duen Seroretxe eraikinean turismo bulego bat eraikitzea eta Handiari buruzko dokumental bat egitea ere. Turismo bulegoa 2018an irekiko da.

«Turista eta bisitariei behar bezalako arreta eskaintzeko espazio fisiko egoki bat izatea ezinbestekoa da»

Lan horiek guztiak finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo sailak diru-laguntza ematea onartu du. «Ezinbestekoa da Altzoko Handia pertsonaiak erakarrita Altzo ingurura hurbiltzen diren turista eta bisitariei behar bezalako arreta eskaintzeko espazio fisiko egoki bat izatea», azaldu du Maite Cruzado Turismoko zuzendariak.

Guztira 200.000 euroko lagun-tza izango da, «turistei harrera egiteko eta arreta eskaintzeko espazio bat eraikitzeko egin beharreko inbertsioen erdia finantzatzeko eta Altzoko Handia pertsonaiak eragin duen interes turistikoari erantzuna emateko», Aldundiko ordezkariek adierazi dutenez.

Fotos

Vídeos