Triatloiak eman zion udako denboraldiari

Bi partaide kasko lotzen bizikletara igotzeko. /
Bi partaide kasko lotzen bizikletara igotzeko.

Haurrentzat antolatutako lasterketarekin ireki zen kanpoko igerilekua larunbatean, froga barruko piszinan egin zen arren, eguraldiagatik

A. ALARCIA LAZKAO.

Haurrentzat antolatutako lasterketarekin ireki zen kanpoko igerilekua larunbatean, froga barruko piszinan egin zen arren, eguraldiagatik.

Ekaina iristearekin batera, eguraldiak ez gehiegi lagundu arren, kanpoko igerilekuak ireki dira Lazkaon, urtero moduan.

Tri-Antzar Lazkao taldeak laugarren urtez haurrentzat antolatutako triatloiak eman zion hasiera, hain zuzen ere, udako denboraldiari pasa den larunbatean. Zazpi eta hamabi urte bitarteko berrogei bat gaztetxok parte hartu zuten lasterketan eta pozik pasa zuten goiza haur zein gurasoek, kirola egiten. Beste urteetan bezala, antolatzaileek etzituzten gainera denborak neurtu eta parte-hartzaile guztientzat izan ziren opariak aurtengoan ere. «Lasterketa ez da lehiakorra izaten, helburua haur eta gurasoek kirol modalitate berri bat ezagutu eta praktikatzen ondo pasatzea baino ez baita», diote.

Antolakuntzatik gazte guztiak zoriondu nahi dituzte «oso ondo egin zutelako denek» eta hauen parte hartzea eskertu, aurtengoan ez baitzuen eguraldiak gehiegi lagundu. Eskertza lasterketa aurrera eramaten lagundu zuten guztiei luzatu nahi die gainera, laugarren triatloi hau posible egiteagatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos