Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga ordaintzeko epea zabalik

Hilaren 21a arte egongo da zerga ordaintzeko aukera. / GALILEA
Hilaren 21a arte egongo da zerga ordaintzeko aukera. / GALILEA

Ordaintzeko epea abuztuaren 21era arte egongo da zabalik

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendeaurrean dago Itsasoko Udaletxean eta hau aztertzeko epea abuztuaren erdialdera arte izango da, erreklamazioak ere bertan aurkeztu beharko direlarik.

Itsasoko Udalak herriko zergadun guztiei jakinarazten die 2017. urteko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendaurrean dela uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluaren arabera. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuaren 78. artikuluan galdatzen den borondatezko zergabilketaren epea eta modua zein den adierazten dute.

Honen arabera, Itsasoko Udaleko idazkaritzan dago errolda agerian, eta aztertzeko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete batera izanik, abuztu erdialdean amaituko da, hilaren 21ean konkretuki. Desadostasuna adierazteko epea ere hilaren erdialdean amaituko da.

Errekurtsoa tarteratzen deneko organoa Batzorde Kudeatzaileko Presidentea izango da eta erreklamazioak aurkezteko tokia Udaletxeko Sarrera Erregistroa, beti ere bulego ordutegian.

Ordainketarako epea uztailaren 21ean hasi zen eta abuztuaren 21era arte egongo da zabalik. Honetarako, ordainagiri helbideratuen kasuan ezik, Itsasoko Udalaren izenean Kutxabank-en dagoen 2095 5059 30 9116721791 kontuan.

Gogoratzen da aipatutako zergabilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bidez galdatuko direla eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesa eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko direla.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos