Trafiko erregulazioak asteazkenean hasiko diren festetan

DV IBARRA.

Datorren asteazkenetik hasita, bost egunez luzatuko dira San Bartolome jaiak Ibarran. Eta ekitaldi gehientsuenak herria zeharkatzen duen GI-2130 errepidetik igarotzen direnez, trafiko aldetik hainbat neurri hartuko dira. Honenbestez honako egun eta orduetan egongo da itxita kalea:

Abuztuak 23, asteazkena: erraldoien konpartsa (goizez 12:15-13:15 eta arratsaldez 18:15-19:15).

Abuztuak 24, osteguna: goizez haurren danborrada (11:30-13:00) eta arratsaldez helduen danborrada (22:45-00:15).

Abuztuak 25, ostirala: kale-antzerkia (12:30-13:00).

Abuztuak 26, larunbata: emakumezkoen harri-tira proba (19:00-21:00).

Abuztuak 27, igandea: kuadrillen kalejira (13:00-14:30) eta piperra erretzea (00:00-00:30).

Mozketa edota erregulazio horiek kalte gutxi sortuko dituztelakoan, aldez aurretik, Udalak barkamena eskatzen die herritarrei, edonolako eragozpenak izan daitezkeelako, eta eskerrak ematen dizkie beraien laguntzagatik.

Fotos

Vídeos