Toti Martinez de Lezearen hitzaldia ostiralean

Mitoaldiaren baitan antolatu da solasaldia. 19:00etan hasiko da Barandiaran Museoan

DV ATAUN.

Lehenengo Mitoaldia ekimenaren barruan ostiral honetan, azaroak 3, arratsaldeko 19:00etan Toti Martinez de Lezeak solasaldi interesgarri bat eskainiko du Barandiaran Museoan, 'Mitologiaren bidezidorretatik' izenburupean. Gasteiztarrak hainbat eleberri argitaratu ditu eta askotan mitologia izan du gai nagusitzat.

Solasaldia euskaraz izango da eta sarrera doakoa da, baina aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da, toki mugatua baitago. Izen ematea: 943180335, 688895069 edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Jentilen Etorrera

«Makina bat urte daramatzagu Jentilen Etorrera antolatzen, eta aurten ere, azaroaren 4an, larunbatean etorriko dira jentilak», diote ekimenaren antolatzaileek.

San Martingo plazan egingo da ekitaldiaren hasiera 18:15ean, Herritarrek Jentilei egingo dien harrerarekin. Ondoren, Auzoeta kiroldegira joango direlarik kale ibilaldia eginez.

Antzerkia Auzoeta kiroldegian egingo da. Bi saio izango dira. 19:00etan eta 21:00etan. Sarrera dohainik da, baina aurretik hartu behar dira www.jentilenetorrera.eus helbidean eta egunean bertan, aurrez jarriko diren postuetan.

Fotos

Vídeos