Tolosa-Alegia-Amezketa autobus-lineak bi joan-etorri gehiago izango ditu

A. GOIKOETXEA AMEZKETA.

Azken bi urteetan herritar askok egindako eskariari erantzunez, Tolosa-Alegia-Amezketa autobus-lineak bi joan-etorri gehiago izango ditu aurrerantzean. Lurraldebusek esan duen bezala, uda garaiko lanegunetan eta urte guztiko larunbatetan bi joan-etorri gehiago izango dira: Tolosatik 07:45ean eta 13:15ean aterako dira (Abaltzisketaraino joango lirateke eskatuko balitz); eta Amezketatik, plazatik 08:05ean eta 13:35ean aterako dira eta Auzoetxeko geltokitik 08:15ean eta 13:45ean pasako dira (kasu honetan ere, eskatuko balitz, Abaltzisketatik bost minutu lehenago aterako lirateke bi zerbitzuak).

Amezketako Udaletik adierazi dute azken hilabeteetan hainbat gestio egin dituztela Lurraldebusek bi joan-etorri berri hauek onar zitzan, eta orain herritarrei dagokiela zerbitzu horiek erabiltzea. «Izan ere, Lurraldebusek zerbitzuen erabilpena hartzen du kontuan herritarren eskariei erantzuteko, eta autobus zerbi-tzu berri horiek erabiltzen ez badira, kentzeko arriskua dago», ohartarazi dute Udaletik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos