'Zorion hutsa', Katiuskaren laugarrena

Idoia Gereñu, Katiuska antzerki talde tolosarreko zuzendaria./IÑIGO ROYO
Idoia Gereñu, Katiuska antzerki talde tolosarreko zuzendaria. / IÑIGO ROYO

Katiuska antzerki talde tolosarrak hilaren 25ean aurkeztuko du Topic-en 'Zorion hutsa' ikuskizun berria, eta hausnarketa egitera gonbidatuko ditu ikusleak

ELENE ARANDIATOLOSA.

Antzerki amateurrak badu bere habia herrian. Katiuska talde tolosarra oholtzara igoko da laster azken proposamena aurkezteko. 'Zorion hutsa' antzezlanak ez du sinopsirik, ezta laburpenik ere, eta ikuslearenharridurarekin eta ezustekoarekin jolastuko du. Maia-tzaren hasieran egin zuen aurrestreinaldia Gasteizko Errekaleor auzoan, eta izenburuak pizten duen jakin-mina asetzeko hitzordua maiatzaren 25ean izango da Topic aretoan, gaueko 22:00etan.

Taldearen garapena emanaldietan islatu da, eta izaera sendotu du azken urteotan. 2012an sortu bazen ere, Katiuskak Bonberenean aurkeztu zuen bere burua 2013an 'Katiusken erreinua' antzezlanarekin. Geroztik, Aranburu jauregian museoko piezen performancea eskaini zuen 2015ean, eta 2016. urtean 'Zartapa!' aurkeztu zuen, frantziar obra batean oinarritutako moldaketa bat. Bide horretan, talde polifazetikoa izaki, ikusleak harritu ditu; musika zuzenean gainera, azken lanean zazpi taldekideak oholtza gainean mantentzen ziren ikuskizunean zehar.

Hilak 25. Topic-en, 22
00etan, 'Zorion hutsa' antzezlana euskaraz. Sarrerak salgai leihatilan edo Internetez, sei eurotan.

Azken proposamenean taldekideek gaurkotasunarekin loturiko gaiak landu dituzte, eta helburua da hausnarketari bide ematea. Horretarako, Idoia Gereñu taldeko zuzendariak dio autoekoizpenera jo dutela: «Talde amateurra izateak esperimentatzeko aukera ematen du; gure lanetan esketxak landu genituen, lehenik, gorputz adierazpenari eman genion lehentasuna, ondoren, eta gure lehen obra antzezteko pausua eman genuen gero. Bide berean jarraitzen dugu. Gure bigarren obra izango da, baina oraingoan, apustua egin dugu guztia guk geuk egiteko: obra idatzi, eszenografia sortu, jantziak diseinatu... 'Zartapan' egin genuenaren kontrakoa egingo dugu, esketxek lotura dute, eta istorioa fikzioa eta dramaren arteko nahasketa eta jolasa da».

«Jendea, oro har, komedia bila joan ohi da antzerkira, horretara ohitu gaituzte, beharbada. Baina, antzerkiaren zeregina historian zehar izan da gizartean gertatzen diren arazoen berri, errealitatearen berri ematea fikzioaren bidez. Gure mailan, baina hori egitea goaz, eta garrantzitsua da guretzat esperimentatzen dihardugun momentu honetan. Drama egitea apustua da, noski, baina zentzua dauka», gaineratu du Gereñuk.

Talde amateurra izaten jarraitzen du Katiuskak, eta pixkanaka ari da osatzen bere nortasuna. «Entsaiatzeko arazo handiak izaten ditugu, guztiok elkartu behar baikara. Ezin gaituzte alderatu antzerki talde profesionalekin, baina, era berean, balio handi bat da. Artistikoki, maila horretan, eta amateurtasunean, uste dut kalte daukagun horrek gure alde jokatzen duela era berean, eta esperimentatzen jarraitzeko aukera ematen digula. Ikuslean pentsatzen dugu, noski, baina nahi duguna egiten dugu eta ez daukagu inolako mugarik. Oso bestelako pertsonaiak interpretatzen ari da taldea hainbat lanetan eta asko ikasi dugu», azaldu du Gereñuk.

Lizardi, eta beste

Zuzendariak aipatu duenez, «euskal antzerkigintzan gertatzen ari da, batez ere, amateur munduan, ez dagoela ia testurik euskaraz antzezteko; oso testu gutxi idazten eta sortzen da euskaraz, eta argitaratuta are gutxiago aurki daiteke. Lan gehienak zaharrak dira, 80ko hamarkadakoak edota lehenagokoak.

Antzerkiaren «profesionalizazioa» iritsi aurretik, Euskal Herrian antzerkiak, batez ere, euskaraz sortutako lanetan, amateur munduan zuen bizilekua, eta Gereñuk Tolosan ere topatu ohi ditu adibide eta eredu ugari. «Erronka amateurismoak Euskal Herrian izan duen garrantziaren inguruan ikerketa sakona egiteko, herri askotan egon baita tradizioa. Tolosan, esaterako, Lizardi 60ko hamarkadan garran-tzi handia izan zuen antzerki talde amateurra izan zen, baina jendeak ez daki eta ez dago informaziorik. Haustura handia egon zen, ondoren, talde ugari profesionalizatzen hasi zirelako».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos