Azoketan, baserritar gazteak nagusi

Berdura plazako lore eta landare azokako irudia, larunbat goiz batean. / IÑIGO ROYO

EHUko Ekonomia Aplikatuko Saileko ikerlari talde batek herriko azoketako baserritarren profila zehaztu du: erdiak gizonezko gazteak dira

ELENE ARANDIA TOLOSA.

Asterokoak, bereziak edota sasoikoak, azoka bakoitzak bere xarma dauka Tolosan, eta saltoki horiek euren lekua izan dute ekainean Tolosako Topic museoko areto nagusian egin diren EHUko Uda Ikastaroetan.

Ikastaroerako Tolosa aukeratu izana «ez da kasualitatea izan», dio Olatz Peon alkateak, «herrian azoka-tradizio luzea baitago». «Azoka ondare sozial eta kulturala da, eta herriaren nortasuna osatzen du. Lehen sektorea aktibitate ekonomikoa den heinean, funtsezko erakusleihoa da baserritarrentzat eta tokikoa, kalitatezkoa eta garaian garaiko produktuak eskaintzeak eragin positiboa dauka ingurumen alorrean», gaineratu du Peonek. Carmen Agouesek, EHUko Uda Ikastaroetako zuzendariak, berriz, herri bakoitzeko aberastasun kulturala mahaigaineratzeko konpromisoa azpimarratu zuen.

Estreinakoz, hainbat adituk azokak eta egungo gizarte urbanoa izan dituzte hizpide, eta jardunaldien helburuak ondokoak izan dira: tokiko garapenaren ikuspuntik egungo azoka tradizionalen errealitatea ezagutzea eta partekatzea, elikadura sitemaren baitan eta elikaduraren katean azokek duten garran-tzia azpimarratzea, eta, azkenik, gizarte urbanoaren elikadura beharrak eta praktika berriak eta azokak uztartzea.

Antolatzaileek azaldu dutenez, tokiko garapenean, arreta jarri nahi izan diete baserritarren azoka tradizionalen inguruan egiten diren esku-hartzeei. «Egungo gizarte urbanoaren beharrak testuinguru berriak sortu ditu, eta, era berean, azoken bilakaera etengabea eta dinamikotasuna azpimarratu nahi dugu, tokiko elikadura sistemaren garapenean elementu aktibo izanik, garai eta behar berrietara moldatzea egokitu zaie errealitate sozial, ekonomiko eta kultural berriei eran-tzunez.

Zazpi adituk hainbat gai jorratu zituzten: hala nola, elikadura eta kontsumo ohiturak, elikadura kon-tsumoa eta osasuna, tokiko nekazarien azoken eragin ekonomiko eta sozialen azterketa Gipuzkoako lurraldearen elikadura estrategiaren eremuan, eta azokak tokiko elikaduran sisteman, besteak beste.

Azokak, merkataritza eremu izateaz gainera, herritarren arteko hartu-eman espazio ere badira, eta Victor Alarcon enpresaburuaren eta Madrilgo San Miguel merkatuko zuzendariaren esanetan, garrantzi ekonomikoaz gainera, «herriarem bihotz» bezala jarduten dute. Alarcon Madrilgo azoka zaharra berpizten jardun da urteetan zehar eta, «egun, merkatuak dagoeneko El Prado museoak baino bisitari gehiago jasotzen ditu».

Baserritar gazteak nagusi

Mirene Begiristain eta EHUko Ekonomia Aplikatuko Saileko ikerlari taldeak egindako ikerketaren arabera, egun «azoken inguruko ezagutza falta handia dago», eta azokak «nortasun biziko espazio publikoak dira». «Ez dago azokak erregulatzeko gobernantza eredurik, eta derrigorrezkoa da kudeaketa-ereduak errepasatu eta azoken errealitatera egokitutako estrategiak garatzea», aipatzen du ikerlari taldeak.

Ikerketak egungo baserritarren profila ere zehazten du; baserritarren %50 «ekoizle profesionalek» osatzen dute, eta kontsumitzaile komunitarioak (% 32) jasotzen dituzten baserritar gizonezko gazteak dira, zeintzuen ekoizpena espezializatu eta ekologikoa den. Jarraian, 71 urtetik gorako emakume «baserritar kulturalak» daude. Ikerlariek adierazten duten modura, euren ekoizpena dibertsifikatua da, eta ohitura kulturalarengatik egiten dute lan lehen sektorean. Azkenik, 55 urtetik gorako emakumeak nagusitzen dira, baina azken horiek azokako jarduna beste jarduera ekonomiko batzuekin uztartzen dute.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos