TAK-ek bi bandera eskuratu ditu Batel Ligako azken jardunaldian

Irudian, infantil mailako neska-mutil taldeak eskuratutako bandererekin. / TAK-ORIA
Irudian, infantil mailako neska-mutil taldeak eskuratutako bandererekin. / TAK-ORIA

Infantil mailan lortu ditu, eta eskualdeko lau talde ere igo dira podiumera

DV TOLOSA.

Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia Getarian jokatu dute. Jardunaldi erabakigarria izan zen, Ligako banderak baitzeuden jokoan, eta bi bandera lortu zituen TAK-ek infantil mailan. Eskualdeko beste lau talde ere podiumean izan dira.

Infantil neskak. Nesken lehen taldeak sailkapenaren lehen postuan amaitu zuen liga, 60 punturekin, Oriorekin berdinduta. Eskualdeko arraunlariek lehen postu gehiago lortu zituztenez, azken garaipena poltsikoratu zuten. Bigarren taldea zazpigarren izendatu zuten, 20 punturekin.

Infantil mutilak. Bandera eta bron-tzezko domina eskuratu zuten bigarren bandera, 111 punturekin, Oriok baino bost gehiago pilatuz dagoeneko. TAK-eko bigarren taldeak ere podiuma zapaldu zuen, 94 punturekin hirugarren amaitu baitzuen. Hirugarren taldea hamabigarrena izan zen sailkapen nagusian.

Kadete neskak. Zilarrezko eta bron-tzezko domina eskuratu zuten. Nesken kadete mailan ere emaitza bikainak lortu zituen klubak: lehen bi taldeek podiumeko bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, 134 eta 132 punturekin. Orio izan zen talde onena, 150 punturekin.

Kadete mutilak. Ez zuten podiumik lortu. Mutilek seigarren eta hamairugarren postuan amaitu zuten liga.

Jubenil neskak. Zilarrezko domina eskuratu zuten, eta laugarren podiuma izan zen: lehen taldeak zilarrezko domina lortu zuen. San Juanek irabazi zuen jubenil mailako lehen postua 56 punturekin. Eskualdeko arraunlariek 45 puntu eskuratu zituzten; bigarren taldeak, berriz, laugarren egin zuen 26 punturekin.

Jubenil mutilak. Ez zuten podiumik lortu, seigarren eta zazpigarren izendatu ziren.

Neska absolutuak. Ez zuten podiumik lortu, senior mailan nesken bi taldeak bosgarren eta zazpigarren izan zuten, 74 eta 39 punturekin.

Arratsaldean, furgoneta eta autobuseko bozinak joz iritsi ziren arraunlariak herrira. Behin Gipuzkoako Batel Liga jokatuta, orain, TAK-eko ontziek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute Pasai Donibanen; gaur kanporaketa eta bihar finalak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos