Mikel Goiangeruaren egun handian, lagun ugari Aralarren

Santutegitik ateratzen./
Santutegitik ateratzen.

ELISA BELAUNTZARANTOLOSALDEA.

Mikel Deunaren egun handia izan zen atzo. Beste behin, Aralarko santutegi ingurua jendez bete zen Zaindariaren egun handia ospatzeko asmoz. Goiz goizetik, eguraldi ona lagun zutelarik, fededunak bertaratu ziren goizean zehar eskainitako meza entzutera.

Oinez etorri zirenak ere izan ziren. Amezketatik eta Berastegitik hurbildu zirenak ere bertan izan ziren. Egusentia sumatu orduko martxan jarri omen ziren Aralarko santutegiruntz, bertan Mikel Goiangeruari bisita egin eta gero, pozik agertzen ziren bata eta bestea.

Kotxean iritsi zirenak, berriz, lasaiago ibili ziren. Goizeko 10etan izan zen lehen elizkizuna eta ordurako fededun koadrila elkartu zen. Besteen artean, meza ematen Jesus Sotil, Mikel Garziandia eta Iñaki Zubeldia apaizak aritu ziren. Nafarroako bikarioa ere bertan izan zen goizeko meza nagusian.

Ohitura zaharrak jarraituz, Mikel Goiangeruari dioten fedea erakutsi zuten. Kate zaharrak ere astindu zituzten osasuna izateko betiko ohitura errepikatuz.

Gero, lagunak agurtzeko unea iritsi zen eta horretarako aterperearen aurrekaldea leku aproposa izan zen. Kontu zaharrak gogoratu eta berriak esanez une ederra pasa zuten askok bertan horretarako ere eguraldiak lagundu zuen eta. Barruan berriz, salda beroa, txorizo edo haragi egosien pintxoak dastatzeko giro aparta zegoen.

Gero, Baraibarren geldialdia egiteko aukera aprobetxatu zuten askok festak baitira bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos