LGTBI kolektiboaren Latinoamerikako errealitatea aztergai, Tolosan

'Rara' filmeko fotograma / EFE

'Rara' filma Leidorren egongo da ikusgai, eta baita homofobiaren aurkako eta berdintasunaren aldeko bost kontinenteetako irudiez osatutako erakusketa ere bai

DVDonostia

Gipuzkoar biztanlegoaren artean LGTBI kolektiboak Latinoamerikan bizi duen errealitatea ezagutarazteko asmoz, "eraldaketarako tresna gisa kultura erabiliz", Tolosan egingo duten 'Rara' filmaren proiekzioa antolatu du Mugen Gainetik elkarteak.

'Rara' filmaren emanaldia eta ondorengo mahai inguruaren bitartez bikote diren bi emakume txiletarren istorio erreala ikustarazteko aukera izango du ikuslegoak. Emakume hauek hainbat eta hainbat oztopo gainditu behar izan zituzten beraien alabaren zaintza lor ahal izateko bi emakume zirenaren arrazoi soilarekin.

Arratsaldeko 19:30ean eskainiko da Leidor zinema aretoetan, hilaren 3an, eta 2 euroko prezioa izango du sarrerak. Filmaren ostean mahai ingurua antolatu du Udalak LGTBI kolektiboaren egoera atinoamerikan gertutik ezagutzen duten adituekin.

Rolando Salazar eta Deivis Ventura dira hautatu dituzten adituak. Salazar (Perú), zine zuzendaria da eta baita 8 edizio bete dituen Limako Out Fest Gay Lesbo Trans Zine Jaialdikoa ere bai. LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea Perun. Ventura (Dominikar Errepublika), bestalde, zine-zuzendaria, politikaria, LGTB ekintzailea eta hezitzailea da, baita PNUDek sustatzen dituen GIB Egitasmorako eta aniztasun sexoafektibo eta giza-eskubideen aldeko ekintzetan laguntzaile.

Bi zine-zuzendari hauek lehen pertsonan kontatuko dute zeintzuk diren beraien herrialdeetan egunero aurkitzen dituzten zailtasunak eta bilatzen dituzten helburuak.

Homofobiaren aurkako eta berdintasunaren aldeko bost kontinenteetako irudiez osatutako erakusketa ere jarriko dute Leidorreko sarreran.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos