Larramendi auzoko udaberri festa, bihar

DV TOLOSA.

Bihar, larunbata, Udaberri Festa antolatu du Larramendi Auzo Elkarteak lehenengo aldiz. Futbola eta musika uztartuko dituen festa eguna izango da. Kirolari dagokionez, 15.00etatik 20.00ak bitarte haurren 4x4 futbol partidak izango dira Arkauteko zelaian eta ondoren, 20.00etatik aurrera, helduen 3x3 partidak. Antolakuntza oso pozik dago deialdiak izan duen erantzunarekin, izanere 280 haur inguruk izena eman dute txapelketan eta 60 talde misto osatu dira, (35 benjamin eta 25 alebin). Helduen partidak 20.00etan izango dira eta parte hartu nahi dutenek bertan izena eman beharko dute (ordu erdi lehenago).

Udalaren laguntza ere eskertu nahi du Auzo Elkarteak. Lehenengo aldiz Arkauteko zelaian jokatuko dira partidask eta Udala arduratuko da belarra moztu eta zakur kakak kentzeaz. Txuletak, sagardo botilak, piper poteak eta abar izango dira saritan eta Orbelan lau lagunentzat afaria ere zozketatuko da.

Gainera, arratsaldean zehar 80 eta 90 hamarkadetako musika izango da udaberri giroa alaitzeko eta otartekoak, edariak (sagardoa eta ardoa) izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos