Jubenil eta junior atletek hamar domina irabazi zituzten Euskadiko Txapelketan

Uranga eta Larrauri podiumean eta Lizeta Nnegue. /  TOLOSA CF
Uranga eta Larrauri podiumean eta Lizeta Nnegue. / TOLOSA CF

Horietatik sei urrezkoak dira eta errekorrak haustea ere lortu zuten Tolosa CF-eko kirolariek

DV TOLOSA.

Tolosa CF-eko atletismo taldeko jubenil eta junior mailek Euskadiko Txapelketako bi jardunaldietan parte hartu zuten maia-tzean Durangon. Atletek, guztira, hamar domina eskuratu zituzten, sei urrezkoak.

Lizeta Nneguek Euskadiko jubenil mailako marka hautsi zuen 18 urtetik beherako mailako pisu jaurtiketan, 14.72 metroko jaurtiketa eginda. Urrezko dominaz gain, brontzezko domina ere eskuratu zuen bigarren jardunaldian, disko jaurtiketa proban, 31.46-ko jaurtiketarekin.

Ander Urangak ere bi domina eskuratu zituen, biak urrezkoak: lehena 100 metroko lasterketan; gainera, bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen 10.99-ko denbora eginez. 200 metroko proban, aldiz, 22.29-ko denbora egin zuen. Bestalde, Urangak beste errekor bat ere hautsi zuen maiatzean Gandian: 18 urtetik beherako 200 metroko Gipuzkoako errekorra egin zuen 21.97 denborarekin. Laster, Portugaleko Abrantes herrian, igarotako asteburuan jokatu duen Copa Iberica Go Fit sub-18 txapelketan lortu dituen emaitzen berri emango dugu.

Bestalde, Nora Ituarte, John Cabang eta Ainhoa Gibelalde Euskadiko Txapeldun izendatu zituzten euren modalitateetan lehenengo jardunaldian, eta hirurek lortu zuten marka pertsonala hobetzea. Nora Ituartek 12.62-ko ko denbora egin zuen 100 metroko proban; John Cabang-ek, berriz, 110 hesietako proban 14.56ko denbora egin zuen; eta Ainhoa Gibelaldek, berriz, 100 hesiak proban lehenengo postua eskuratu zuen, 15.44-eko denbora eginda.

Domina horiez gainera, zilarrezko eta brontzezko bi domina ere eskuratu zituzten eskualdeko atletek. 400 hesietan, Libe Martinez de Rituerto bigarren sailkatu zen, 1:08.48-ko denbora eginda. 200 metroko lasterketan, Joseba Larrauri hirugarren amaitu zuen 23.17-ko markarekin; eta Eunate Martinez de Rituerto hirugarren sailkatu zen altuera jauzian, 1.53-ko saltoarekin.

Lehenengo eta bigarren jardunaldietan, atletismo taldeko ondoko kirolariek ere parte hartu zuten: Jone Agirrezabala, 100 hesietan: 15.83; Izaro Perurena, 400 metroko proban: 1:01.74; Eneko Omeñaka, 100 metrokoan: 11.71 eta 200 metrokoan: 23.23 (laugarren izan zen); Ainara Lakuntza, 100 metrokoan: 13.21 eta 200 metrokoan: 27.39; Aimar Villanueva, 100 metrokoan: 12.31 eta 200 metrokoan: 25.03; Janire Telleria, 200 metrokoan: 28.66; eta Mikel Leonet, 200 metrokoan: 25.84.

Zorionak, lorpen guztiengatik!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos