Infantil mutilek garaipen bat lortu dute Martutenen Gipuzkoako batel Ligan

DV TOLOSA.

Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia izan da Martutenen. Tolosaldeako 15 ontzietatik batek lortu du estropada irabaztea. Infantil mutilek garaipen bat gehitu dute dagoeneko betea duten zakura. Ohiko ordenean aritu ziren arraunlariak. Lehendabizi emakumezko infantilak. Orio izan zen azkarrena. Atzetik sailkatu ziren San Juan A eta Hibaika, eta baita Tolosaldeako bi ontziak ere. A batela laugarren postuan sailkatu zen estropada burutik 14 segundora helmugaratuta. B taldea zortzigarren helmugaratu zen, 38 segundora. Ondoren promesa neskak aritu ziren. Maila honetan ere oriotarrak izan ziren bizkorrenak. Bigarren sailkatua Getaria izan zen eta hirugarrena Tolosaldea A. Tolosaldea B ontzia seigarren postuan sailkatu zen eta C ontzia hamahirugarren. Infantil mutiletan iritsi zen jardunaldiko garaipena. Azkarrena izan zen, kronometroa 5:01:27 minutuan geldituta. A taldearen atzetik oriotarrak sailkatu ziren eta hirugarren postuan, Tolosaldea B. 47 zentesima geroago helmugaratu zen Orioko batela eta 12 segundo geroago Tolosako B ontzia. Kadetetan Tolosaldeak bi ontzi aurkeztu zituten. Sailkapenaren lehen hiru postuetan San Juan B, Orio A eta San Juan A sailkatu ziren. Tolosaldeako B ontzia bederatzigarren sailkatu zen eta Tolosaldea A taldea hamahirugarren.

Jubenilen txanda izan zen ondoren. San Juango neskek lortu zuten garaipena. Oriotarrak 21 segundora sailkatu ziren eta beren atzetik helmugaratu ziren Tolosaldeko bi ontziak.

Emakume absolutuetan, Hibaika A izan zen maila honetan bizkorrena. Atzetik sailkatu ziren tolosarrak segundo bakarrera. Tolosaldeako B ontzia zortzigarren postuan helmugara zen.

Jubenil mutiletan A ontzia izan zen azkarrena Getariaren eta Zarautzen atzetik. Bosgarren postuan sailkatu ziren B taldekoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos