Igaratza inguruan hitzordua jarrita dago igandean

Jai giroa izaten ohi da nagusi Igaratzako ermitaren inguruan abuztuaren bigarten igandean. / ARGAZKIAK GOÑI

Aralarko Adiskideak elkartekoak antolatuta, Mikel Aingeruari ongi etorri emango zaio. Aurten gainera, artzain eta ganaduzale topagunea izango da

ELISA BELAUNTZARAN TOLOSALDEA.

Igandea, egun handia izango da Igaratzan, Mikel Goiaingerua hurbilduko baita Igaratzara, urtero bezala, Gipuzkoako lurrak bisitatzera. Aurten gainera Aralarko Goiangerua berrituta ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren lagunek. Aralarko Zaindariak Gipuzkoa zapalduko duen egun bakarrean jai giroa izango da Igaratzarako ermitaren inguruan eta aurten gainera, bertan Aralarko larreetan behor, behi eta ardi dituzten ganaduzaleek eta artzainek topo egingo dute eta horretarako ekitaldi berezia antolatu dute.

Aurretik, Igaratzako Gurutzea ongi etorria emateko zain izango du Mikel Goiangeruak. Ohi bezala, Aralarko Adiskideak dena prest izango dute eta goizeko 9etan jarriko dira martxan. Izan ere, ordu horretan Goiaingeruaren bila joango baitira santuaren jarraitzaileak santutegira.

Hortik, guardetxera eramango dute oinez, eta 10etan han izatera espero dute. Guardetxean Goiaingerua ikusgai jarriko dute, eta jarraitzaileek gertutik ikusi eta agur-tzeko aukera izango dutelarik. Argazkiak ateratzeko unea ere izango da askorentzat.

Handik oinez nahi duenak joateko martxan jarriko dira eta ezin duenak berriz kotxean langatik. Zazpi bat kilometro daude bertatik ezin duenak Errenagako leporaraino, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga dagoen horretara, joango dira. Han elkar topatuko dute Aralarko zaindariak eta Gurutzeak. Gero, meza izango da eguerdiko 12etan ermitan. Lazkaoko aita Benediktarrek eta santutegitik ohiko ordezkaria den Jesus Sotilek emango dute meza. Elizkizunak bukatzean musika, eta tabernan zerbait jan eta edateko aukera. Ondoren urteroko bazkaria egingo dute aterpean. Arratsaldeko 5etan berriz, Santuari agur esateko ordua iritsiko da, eta honek Igara-tza utziko du, Nafarrora hurrengo urterarte bueltatuz.

Aurten, topagunea

Ohikoa da Igaratza inguruan ardi, behor eta behi sailak ikustera. Aralarko larreak gustokoak dituzte. Mugaren bi aldetako euren jabeek aurten, bat egingo dute igandeko festa berezi honetan «elkarrekin hartu-emana hobetzeko asmoz lehen urratsa emango dugu». Horrela azal-tzen zuen Andoni Muruak, Enirio-Aralar Mankomunitateko abeltzanak igandeko hitzorduari buruz hitz egiterakoan. «Gure asmoa, igandeko hitzorduarekin, elkartasuna bultza-tzea da Aralarko larretan abereak eta artaldeak dituzten Enirio eta Unioko abeltzain eta artzainen artean». Hori lortzeko, «Udaberrian hasi ginen zerbait antolatu nahian. Orduan, Aralarko Adiskideak elkartekoekin harremanetan jarri ginen eta proposatu genien euren festa egunean parte hartzeko gure asmoa. Erantzuna bikaina izan zen eta eurek prestatzen duten egitarauan guk ere parte hartuko dugu».

«Jai giroa izango da nagusi», Muruak azaltzen zuenez, «ekitaldi bat egingo dugu Enirio-Aralar mankomunitateko lehendakaria den Josu Oiartzabal eta Uniokoaren Juan Javier Lanzen arteko liburu trukaketa egongo da eta gero, mendizaleekin ere gogoratzeko unea izango da».

Gainera, «bazkarian bakoitzak bere otordua ekarriko du baina gero, ardoa, sagardoa, kafea eta gainon-tzekoak gure kontu izango dira».

Fotos

Vídeos