Garaipena Gipuzkoako Batel Ligan

DV TOLOSA.

Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu da San Pedron. Tolosaldeako Arraun Klubak 15 ontzi aurkeztu zituen. Batel horietatik guztietatik batek garaipena lortu du beren kategorian. Infantil mutilek, alegia. Bost minuturen azpitik geratuta kronometroa. Kategoria honetako B ontziak bigarren postua lortu du, baina beste hiru talde gehiagok lortu dute bigarren helmugaratzea: haur neskek, promesa neskek eta jubenil neskek. Datorren jardunaldia Loiolan izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos