Etiopia Utopiaren alde... txotx!

Txotx Solidarioaren aurkezpena/
Txotx Solidarioaren aurkezpena

Afaria egingo dute hilaren 19an, ostiralez, eta gonbidatu berezia futbolarekin zer ikusi zuzena duen pertsona bat izango da

DV

Bigarren urtez gobernuz kanpoko erakunde (GKE) bati lekua egiten diote tolosako Casino elkartean Txox Solidarioa egiteko. Afaria egingo dute, horrela, hilaren 19an, ostiralez, eta gonbidatu berezia futbolarekin zer ikusi zuzena duen pertsona bat izango da.

Etiopiako Tigray komunitateari laguntzeko bilduko da dirua aurten, 200 pertsonentzako lekua duen ekimenean. Irabazi guztiak 'Etiopia Utopia' GKErentzat izango dira, Tigray, eskualderik kaltetuenetako komunitatearen bizitza kalitatea hobetzeko lana egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakundea.

Casino elkartetik adierazi dutenez, urrats bat gehiago da hau elkartean egiten ari diren jardueren baitan: "Oraingoan beste helburu batekin, helburu gizatiar batekin, hain zuzen ere. Elkarte bat garen aldetik, guri ere badagokigu munduan gertatzen dena, eta ekimen honen bidez lagundu egin nahi dugu, ahal dugun neurrian", adierazi dute.

Sagardotegian egin ohi denaren antzeko afaria izango da, Zerkauzian, 25 euroan. Menua eta txartelak eskuratzeko, kupoa betearte, Casinoan bertan daude eskuragarri sarrerak, 19:30etik 21:00etara. Orbela Tabernan eta 1990 Gastropubean ere eros daitezke.

Irabazi guztiak 'Etiopia Utopia' GKEarentzat izango dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos