Apar festarekin agurtuko da udalekua

Trentxikiko ibilbidea egin zuten bizikletan. / NÚÑEZ

NÚÑEZ IRURA.

Hilabete guztian ekintzetan murgilduta egon ondoren, gaur agurtuko dute Goiza Pasa udalekua haur eta begiraleek, ikasturte honetan Nerabe eta Gazteria zerbitzutik eskainitako Parte Hartzea Sustatzeko zerbitzuaren baitan landutakoaren jarraipena. Azken asteetan herrian bertan ekintza ugari egin dituzte. Jolas eta kirol ezberdinak, UdaIrurafest-eko igerilekura, San Fermin eguna, sukaldaritza tailerrak, altxorraren bila eta ur jolasak egun beroetarako, baita hainbat irteera, besteak beste, Donostiara bidegorrian patinetan ibiltzera, Txindokiko Itzala parkera eta Tolosan piraguismoa egitera.

Fotos

Vídeos