Amondarain eta Murua, bikain Tafallan

Iñaki Murua eta Nahia Amondarain. /
Iñaki Murua eta Nahia Amondarain.

Limousin taldeko txirrundulariak Espainiako pista txapelketan aritu ziren

DV TOLOSA.

Asteburu bikaina osatu dute Oriako Limousin taldeko txirrundulariek Tafallan jokatu den Espainiako pista txapelketan. Tolosako taldetik Nahia Amondarain eta Iñaki Murua izan dira proba ezberdinak jokatzen eta emaitza oso onak lortu dituzte biek ala biek ere. Euskadiko selekzioa izan da gehien domina gehien lortu zituen herrialdea. Oraingoan 13 urre, 9 zilar eta 5 bron-tzezkoak. Nahiak 2 zilar eta urre bat lortu zituen, jazarpen proban banaka, puntuazio proban banaka izan ziren bi zillarrak eta madison proban bikoteka urrea lortu zuen Izarne Mayozekin.

Muruaren kasuan, honek ere txapelketa bikaiña osatu zuen taldeka jazarpenean urrezko domina lortuz eta baita madison proban ere; bigarren hau bikoteka Beñat Felipe zuela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos