Agur esan diete aurtengo Ibarrako udalekuei

100 neska-mutilek hartu dute parte aurtengo udalekuetan.
100 neska-mutilek hartu dute parte aurtengo udalekuetan. / ROYO

M.A. IBARRA.

Pena handiz agurtu zituzten herriko udalekuetako haurrek, atzo, aurtengo udalekuak, eta garaiak agintzen duen legez, 'uda' izan zen itxiera-festako gaia. 100 neska-mutilek hartu dute parte, orotara, aurtengo udalekuetan, eta hainbat ekintza antolatu dituzte hasi zirenetik; besteak beste, piraten eguna, sanferminak, uraren eguna, eta Gazte Zulorekin bat eginiko erreka garbitzeko egitasmoa. Orain, ordea, datorren urtera arte itxaron beharko dute hurrengo udalekuetarako. Pozez eta penaz, joko eta apar-festarekin eman zioten amaiera etapa honi.

Fotos

Vídeos