Diario Vasco

Zubi bat euskaldun berrien omenez

Zubi bat euskaldun berrien omenez
  • Araba etorbidea eta Iurre auzoa elkartzen dituen oinezkoen zubia izango da Euskararen egunetik aurrera 'Euskaldun berria' zubia

Tolosako Udalak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du larunbatean, abenduak 3, etaegunaren bueltan programatutako ekitaldi nagusia izango da zubiaren inaugurazioa. Udalak 2015eko azaroko Ohizko Osoko Bilkuran, aho batez, konpromiso hau hartu zuen: heldutan euskara ikastea erabaki duten pertsona guztiei jendaurreko aitortza erakustea eta udalerriko kale, plaza, lorategi, iturri, areto edo guneren bati 'Euskaldun berria' izena jartzea.

Geroztik, Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Batzordeak, 2016ko irailaren 29an egindako bileran, kontuan harturik Udalak hartutako konpromisoa, aho batez proposatu zuen, ondoren alkatetzak onartua, izen hori jartzea Araba etorbidea eta Iurre auzoa elkartzen dituen oinezkoen zubiari.

Iaztik dator kontua. HAKOBA Herri Administrazioen arteko Koordinaziorako Batzordeak ―Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Ogasun eta Finantzak Saila, HABE, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, EUDEL, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Vitoria-Gasteizko Udala, UEMA eta IVAP erakundeek osatua― aho batez adostu zuen abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna herri administrazio guztiok era bateratuan eta ardatz edo lelo berarekin antolatzea.

Ardatz edo ideia nagusi hori zen euskaldun berriei aitormena egitea, euskararenganako erakutsi duten atxikimendua eta hizkuntza hori ikasteko egin duten ahaleginagatik. Errekonozimendu hori bistaratzeko, EAEko udalei 'Euskaldun berria' izendapena proposatzea ere adostu zuen, egokien deritzoten lekuari atxikitzeko, dela kale, plaza, lorategi, iturri, areto, gune edo antzeko besteren bat; alegia, espazio biziak, mugimendu eta harremanetarako tokiak, jendearen arteko interakziorako guneak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate