Diario Vasco

«ESIko parte-hartze foroa postureo hutsa dela beste behin ere agerian geratu da»

Abenduaren 31 arte hi-tzarmena luzatu dio Eusko Jaurlaritzak Tolosako Asuncion klinika kudeatzen duen Inviza enpresari, eta horren harira, «beste behin aldebakartasunez» jokatu izana salatu du Tolosaldeko EH Bilduk, ez Jaurlaritzatik, ez Tolosaldeko ESIko gerentziatik ez baitute informaziorik jaso. «Behin baino gehiagotan aipatu dugu ESIko parte-hartze foroa postureo hutsa zela eta beste behin ere agerian geratu da», azaldu dute.

EH Bilduren ustez, Eusko Jaurlaritzak eskualdeko eragile guztion «bizkar erabakiak hartzen hasi da». «Inongo elkarrizketa eta parte-har-tzerik gabeko bost urteko hitzarmen luzea jasan dugu Tolosaldean, osasun arretaren kalitatea gainbehera zihoan bitartean», gaineratu du EH Bilduk. «Susmorik txarrenak» piztu dizkie erabaki honek Bilduri, «berriz ere Tolosaldeko herritarron iritzia kontuan hartu gabe, klinika pribatuarekin duen hitzarmena luzatu dutelako eta egoera hau urtea bukatzean berriz errepikatzeko aukera dagoelako».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate