Diario Vasco

Hiru hitzaldi, euskara eta Euskal Pizkundearen harira

Irudian, Olatz Peon alkatea eta Mikel Aizpuru, EHUko irakaslea eta UEUko kidea.
Irudian, Olatz Peon alkatea eta Mikel Aizpuru, EHUko irakaslea eta UEUko kidea. / IÑIGO ROYO
  • Udaleko Hizkuntza Politika sailak antolatu ditu

  • XX. mende hasieran Donostian sortutako Euskal Esnalea elkartean hainbat tolosarren izenak nabarmendu ziren

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

«Tolosarren %85 gai da euskaraz komunikatzeko». Euskara, euskararen modernizazio-prozesua edota Euskal Pizkundea mugimendu kulturala hizpide izango dira aste honetan zehar, Tolosako Udaleko Hizkuntza Politika sailak antolatutako 'Euskal Pizkundea' izeneko hitzaldi sortan.

Olatz Peon alkateak aurkezpenean adierazi zuenez, hainbat adituk eskainiko dituzten hitzaldiek «dugun euskaltzaletasuna asebetetzeko, eta euskarak gurean izan duen jarduna eta bilakaera sakontzeko» balio dute. «Euskal Herriaren bihotzean kokatuta gaude, eta euskarak paper garrantzitsua betetzen du gure herrian.

Tolosarrok orain, eta mendeak atzera begira ere, jakin dugu euskarari eusten, izen ona ematen, munduan zabaltzen, eta askotariko euskarazko edukiak sortzen, artistikoak zein kulturalak, baina, batez ere, euskalduntasuna bizirik eta indartsu mantentzen», gaineratu zuen.

Atzo eman zioten hasiera egitarauari Aritz Farwell-ek, Historian doktoreak, eskainitako 'Euskara modernitatearen atarian: XX. mendearen hasierako ikuspegiak' hitzaldiarekin, eta jardunaldiek asteazkenean jarraituko dute. Hitzaldiak udaletxeko osoko bilkuren aretoan eskainiko dituzte ordu berean, 19:30ean.

Tolosarrak, Euskal Esnalean

Bigarren hitzorduan 'Tolosarren eragina euskara eta abertzaletasunaren arteko harremanetan' gaia jorratuko du Mikel Aizpuruk, EHUko irakaslea eta UEUko kideak. XIX. mende amaieratik, «Tolosak toki nabarmena izan du euskarazko kultura idatzian», eta Eusebio Lopezen inprimategia eta Patrizio Orkatzategi parrokoa izan ziren oinarri bide horretan. Horrela, bada, XX. mende hasieran, abertzaletasuna zabaldu zenean, hainbat tolosarren izenak nabarmendu ziren, Ixaka Lopez Mendizabal, Jose Eizagirre, Doroteo Ziaurriz, Jose Maria Agirre 'Lizardi' eta Antonio Maria Labayen, besteak beste.

Ostegunean, berriz, Karmele Artetxe EHUko irakasleak eta UEUko Historia Saileko kideak 'Euskara menditik hirira: Euskal Esnalearen hitzaldi zikloak' hitzaldia eskainiko du, eta Euskal Esnalea elkarteaz mintzatuko da.

1906. urtean Donostian sortua, elkarte euskaltzaleak eragina euskal lurralde orora zabaldu zuen, eta hainbat jarduera eta proiektu jarri zituen abian, Donostiako hitzaldi zikloa tarteko.

Urteroko moduan, Novedades izeneko antzokian zientzia, kultura eta gizarte arloko maila jasoko euskarazko saio kaletarrak eskaintzen zituzten. Saioon helburua, ordea, ez zen soilik euskara besterik ez zekiten euskaldunak informatzea, baizik eta euskararari erabilera berriak eskaintzea bai zientzian, baita kultura arloan ere.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate