Borrar
Dantza emanaldia eskaini zuten Alegiako gaztetxoak beren irakasleekin.
Giro ederrean agurtu zituzten San Migel jaiak Aldaban

Giro ederrean agurtu zituzten San Migel jaiak Aldaban

YARZA

Martes, 4 de octubre 2016, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Dantza eta kirola izan ziren nagusi Aldabako jaien azken egunean. Egun guztian nahikoa dan-tza egiteko aukera izan zen Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien eskutik. Goizean, Alegiako Sutargi dantza taldeko gaztetxoek emanaldia eskaini zuten. Euskal dantza tradizionalez gain, koreografia berriagoak ere ikusi ahal izan ziren.

Arratsaldean, herri kirol saioa izan zen Asier Pellejero eta Iñaki Kintana aizkolari eta Idoia Etxeberria harri-jasotzailearekin. Aizkolariek kolpeka eta erlojuaren aurka moztu behar izan zituzten enborrak, eta beraien lana amaitzeko bakoitzak 6 kanaerdiko ebaki behar izan zituen. Dema berdindua izan zen, baina Pellejerok aurrea hartu zuen azken unean sei enborrak 17 minutu eskasean ebakiz, Kintanak baina bost segundo lehenago. Idoia Etxeberriak bi minutuko saioak eskaini zituen, besteak beste 98 kiloko koparekin era 75 kiloko kubikoarekin. Saioa agurtzeko bolarekin frontoiari itzulia eman zion.

Saioaren amaieran, erromeria izan zen Ansorregi eta Larrañaga egunari eta aurtengo San Migel jaiei amaiera emateko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios