Diario Vasco

Diru-laguntzak gizarte taldeei

Tolosako Udaleko osasun eta Gizarte Zerbitzuetako Sailak 40.179 euroko diru-laguntza ematea aurreikusi du, osasun eta gizarte zerbitzuen alorretan diharduten entitate eta taldeei eskaini, eta herritarren parte-hartzea eta elkartasuna sustatzeko zein babesteko. Herritarrak gertuen duen erakunde administratiboa izanik, Udalak udalerrian dauden elkarte eta taldeekin sustapen lana egin behar du, aholkularitza teknikoa eman eta babes ekonomikoa eskaini. Horrekin guztiarekin batera, norbanakoak ardura hartu behar du udal politikarekiko. Diru-laguntzen eskaerak Tolosako udal erregistroan aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera ondoko ordutegian: 8:00etatik 14:00etara.