Testamentu eta seniparteei buruzko hitzaldia 15ean

YARZA

Berrobi Bizia ekimenaren baitan Mari Paz Casado abokatuak testamentu eta seniparteen inguruko hitzaldia emango du datorren asteazkenen. Casadok gaiaren inguruko kezkak argitzen saiatuko da, besteak beste, zein testamentu mota dauden, egitea derrigorrezkoa den edota jasotako seniparteari uko egin behar zaion. Hitzaldia, doakoa, Udaletxeko areto nagusian izango da 17:00etan eta aurrez izena eman beharko da www.berrobibizia.eus webgunean edo 943 683 294 telefonoan.

Fotos

Vídeos