Lau t'erdiko finalera joateko autobusak antolatu ditu Udalak

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Hilaren 19an Bilboko Bizkaia pilotalekuan Jokin Altunak Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko duen Lau t'erdiko finala ikustera joateko autobusak antolatu ditu Amezketako Udalak.

Goizeko autobusa 10:00etan irtengo da Beartzana ondoko aparkalekutik, eta arratsaldekoa 14:30ean toki beretik. Baterako zein besterako txartelak hiru euro balio du, eta autobusera igotzerakoan kobratuko zaie bidaiariei. Izena emateko epea hurrengo asteazkenean amaituko da.

San Martin eguna

Gaur San Martin eguna ospatuko dute Amezketan, eta ekitaldi andana dute aurretik. 11:30ean San Martin ermitan izango den mezaren ondoren bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute giroa, eta 14:00etan jubilatuen bazkaria ospatuko da Txindoki jatetxean.

Arratsaldeko 16:00etarako haurrentzako jolasak prestatu dituzte Gaztelekukoek, eta 18:00etan merienda izango dute. 19:30ean kultur etxeko aretoan herritarrek eskaini behar zuten piano-emanaldia, ordea, bertan behera geratu da. Gaurko egunarekin emango zaio amaiera Amezketako kultur asteari.

Fotos

Vídeos