Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin lehiaketa abian da

I.A. ZIZURKIL.

Azaroaren 20era bitartean egongo da ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera. Idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, Euskara Sailak hamabost urte antolatu du bere herritar kuttunaren izena daraman literatura lehiaketa. Bertan parte hartu ahal izango dute Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek. Adinaren arabera, bost mailatan banatuko dira parte-hartzaileak: A maila: 6 eta 8 urte bitartekoa, B maila: 9 eta 11 urte bitartekoa, C maila: 12 eta 13 urte bitartekoa, D maila: hamalau eta 16 urte bitartekoa eta azkenik E maila: 17 urtetik gorakoentzat.

Ipuinen gaia librea izango da, eta euskaraz idatzi beharko dira. Lanen luzerari dagokionez, hauek dira bete beharreko baldintzak: A maila: orrialde 1, B maila: 2 orrialde, C maila: gutxienez 2 eta gehienez 4 orrialde, D maila: gutxienez 3 eta gehienez 8 orrialde eta E maila: gutxienez 5 eta gehienez 12 orrialde. DIN A-4 neurrian aurkeztu behar dira, makinaz edo ordenagailuz idatzita. Lan bakoitzaren bi kopia entregatu behar dira, Zizurkilgo udaletxean edo Aurrerako udal-bulegoetan. Izenburuaren alboan, egilearen izengoitia eta adina jarri behar dira, egilearen nortasuna gordetzeko. Lanekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, eta bertan jarriko dira egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina. Gutun-azalaren kanpoaldean, lanaren izenburua eta egilearen adina bakarrik jarriko dira. Sari-banaketa abenduaren 18an izango da, eta sariak ere adinaren araberakoak izango dira: A mailako 1. saria: oparia. 2. saria: oparia. B mailako 1. saria: oparia. 2. saria: oparia. C mailako 1. saria: 90 euro. 2. saria: oparia. D mailako 1. saria: 150 euro. 2. saria: oparia eta E mailako 1. saria: 450 euro. 2. saria: oparia. Lehiaketako oinarriak Zizurkilgo Udal bulegoetan daude eskuragarri.

Misa, ermita de San Miguel

Hoy, festividad de San Miguel serán muchos los barrios y localidades de Gipuzkoa que celebren el día con diferentes actividades. En Zizurkil, se celebrará una misa en la ermita de San Miguel, a las seis de la tarde.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos