Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Emakume talde bat lihoa lantzen. NUÑEZ
San Telmoko 'Ehunka ehun lan' erakusketan parte hartu  du Dina-7  Kultur Elkarteak

San Telmoko 'Ehunka ehun lan' erakusketan parte hartu du Dina-7 Kultur Elkarteak

Museoko klaustroan lihoa eta era tradizionalean sortzeko erabiltzen ziren tresnak daude ikusgai, 40tik gora

NUÑEZ

LARRAUL.

Miércoles, 4 de abril 2018, 01:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larraulgo Ekomuseoko kudeatzaile den Dina-7 Kultur Elkarteak aste honetan San Telmo museoan ikusgai izango den 'Ehunak ehun lan' erakusketan parte hartuko du. Duela bi urte landu zuten lihoaren gaia Dina-7 Kultur Elkarteko kideek Ekomuseoan eta orain, San Telmo Museoak duen antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean behin betiko egongo dela eta, erakusketa berezian parte hartu dute, gaurtik igandera bitartean ikusgai egongo dena.

San Telmo museoko klaustroan lihoa era tradizionalean sortzeko erabiltzen ziren tresnak daude ikusgai, 40tik gora. Horiek erabiliz, liho-oihala sortzeko prozesu osoa jendaurrean egingo dute. Erakustaldia gaur asteazkenean, hilak 4, eta bihar ostegunean, 17:00etan izango dira eta larunbatean eta igandean goizeko 11:00etan.

Erakustaldietatik kanpo, Dina-7 Kultur elkarteko kideren bat egongo da azalpenak emateko 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios