Talidomidaren aldeko kros arrakastatsua Legorretan

Mariano Garmendia zinegotziak lore sorta eman zien Aviteko kideei.
Mariano Garmendia zinegotziak lore sorta eman zien Aviteko kideei.

NÚÑEZ LEGORRETA.

Asteburu honetan talidomidaren inguruko hainbat ekitaldi ospatu dira Legorretan gaitza ezagutzera emateko. Atzokoan kros herrikoia izan zen talidomidak kaltetutakoen alde eta guztiz arrakastatsua suertatu zen, 163 parte hartzailerekin. Lasterketaren aurretik Mariano Garmendia udal zinegotziak eta talidomidak kaltetua lore sorta eskaini zien Aviteko, Talidomidaz kaltetutakoen elkarteko, lehendakari den Jose Riquelmeri.

Herritar ugari gerturatu ziren herrigunera korrikalariak animatzera. Azkenean, gizonezkoetan Iker Pagolak irabazi zuen, bigarren Asier Aranburu izan zen eta hirugarren Jon Zulaika izan zen. Emakumeetan Maialen Muñozek irabazi zuen, bigarren izan zen Maite Arraiza eta hirugarren Edurne Arakistain.

Fotos

Vídeos