Slow Art Day ospatuko du Ur Mara Museoak larunbatean

NÚÑEZ ALKIZA.

Aurten ere Slow Art Day eguna ospatuko da larunbat honetan munduko hainbat herrialdetan, artea ikusteko abiadura murriztea eta gehiago gozatzeko helburuarekin. Ur Mara Museoak egunarekin bat egin du eta biharko egitarau berezia antolatu du. Eguerdian hainbat artistek beren obrak aurkeztuko dituzte: Myriam Gesalagak 'Lur mara' izeneko serigrafia lanak, Irantzi Lekueren eskultura kontzeptuala, Koldobika Jauregiren 'Formas en crecimiento' 1994ko harrizko eskulturaren inguruan egindako bideoa eta Mari José Recalderen 'La madre' eskultura. Era berean, izaera etnografikoa duen hargin baten tresnekin osatutako erakusketa egongo da ikusgai.

Artista bakoitzak bere lana aurkeztuko du, horregatik antolakuntzak puntualtasuna eskatzen die museora gerturatuko diren bisitariei. Goizeko saioaren ondoren, 'community food' izango da museoan bertan.

Bazkaltzera geratu nahi dutenek 609465942 telefonoan eman beharko dute izena. Helduen bazkariak 10 euroko prezioa izango du eta 10 urte arteko haurrena 3 euro. Haragijaleentzako zein barazkijaleentzako menuak egongo dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos