Slow Art Day, artearekin hitzordua Ur maran

Ur marara gerturatu ziren pertsonetako batzuk lanen autoreekin. / ARGAZKIAK NÚÑEZ
Ur marara gerturatu ziren pertsonetako batzuk lanen autoreekin. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

Lagun asko gerturatu ziren museora lau artistak egindako lana ezagutzera

NÚÑEZ ALKIZA.

Eguraldia lagun arteaz gozatzeko aukera izan zuten Ur mara Museora gerturatu zirenek. Goizean artista ezberdinek beren obrak aurkeztu zituzten. Pertsona ugari gerturatu ziren museora lau artistek egindako lana ezagutzera.

Lehenengo, Mari Jose Recaldek 'La madre' izeneko eskultura aurkeztu zuen. Jarraian, Myriam Gesalagak lokatzarekin egindako serigrafia lana, 'Lur mara' izenekoa, aurkeztu zuen. Obra honek Ur Mararekin erlazio berezia du, izan ere Grap Hik! jardunaldien lehenengo edizioan jarri zuen martxan, egin zuen euriagatik serigrafia ikastaroan lokatza erabiltzen hasi zenean.

Azken obra Irantzu Lekuerena izan zen, Siriako errefuxiatuek egiten duten ibilbidearen eta bidean aurkitzen dituzten oztopoen ingurukoa, 'Desengaño' deiturikoa. Lan horrek Donostiako Udalak antolatutako lehiaketa irabazi duen maketa izan da.

Goizeko ekitaldiak ixteko Koldobika Jauregik harrizko eskulturak egiteko erabiltzen diren eskuzko erremintak zein elektrikoak erakutsi zituen, lanaren nondik norakoak azalduz, eta bazkaldu aurretik 1994an 'Formas en crecimiento' harrizko eskulturaren lan prozesua azaltzen zuen bideoa proiektatu zuten.

Egunari amaiera emateko elkartasun bazkaria izan zen bertaratuentzako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos