San Silbestre krosa gaur eguerdian

NÚÑEZ LEGORRETA.

Urteko azken egunerako San Silbestre krosa antolatu dute aurten ere Aldapa Haundi, Bilkoin eta Jotakea elkarteek. Lasterketa 12:00etan hasiko da eta 10:45etik 11:45era izen eman ahal izango da doan. Sei lasterketa izango dira, adinen arabera. Parte har-tzaile guztiek eramango dute saria, txikienek goxoki poltsa bat eta gainontzekoek piku poltsa bat. Gainera, sei urtetik gorakoen mailetan herriko lehen mutil eta neskak garaikurra eramango dute.

Aurten ibilbideak aldaketa ba-tzuk izango ditu. Honela, bost urtera artekoek 100 metroko ibilbidea osatuko dute, Bilkoin elkartearen ingurutik. 12 urtera artekoentzako 450 metroko ibilbidea egongo da: plazatik eliza ondotik Ibaiondoko ibilbidera eta hemendik zubiraino, kale Nagusitik plazara itzultzeko. 6 eta 8 urte bitartekoek itzuli bat eman beharko diote, 9 eta 10ek bi itzuli eta 11 eta 12 urtekoek hiru itzuli.

Gazteek eta helduek 680 metroko zirkuitua izango dute: plazatik errepide nazional aldera eta handik ibai ondotik zubiraino, kale nagusitik plazara itzultzeko. 13 eta 14 urtekoek hiru itzuli eman beharko dizkiote eta 15 urtetik gorakoek bost itzuli.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos