Seroretxe ustiatzeko lehiaketa ireki da

YARZA ALTZO.

Altzoko Udalak Seroretxe eraikina erosi zuen lehengo urtean eta jada berritze lanak egiten ari da turismoko harrera gunea eta interpretazio zentroa martxan izateko. Eraikineko beheko solairuan kokatuta egongo dira biak eta taberna zerbitzua ere izango da bertan. Zerbitzu honen kudeaketa lehiaketara atera du Udalak. Lehiaketaren oinarriak udaletxean edota www.altzo.eus webgunean begiratu daitezke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos