Seroretxe taberna ustiatzeko lehiaketara aurkezteko azken egunak
Datorren asteazkena, hilak 17, izango da proposamenak aurkezteko azken eguna
Altzoko taberna, informazio puntua eta interpretazio zentro berria izango den Seroretxe eraikineko lanak amaitzear daude jada, kudeatzaile berria nor izango den zain.
Udalak abenduan atera zuen lehiaketara eta interesatuek datorren asteazkenera, urtarrilaren 17ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea. Lehiaketaren oinarriak udaletxean edota www.altzo.eus webgunean begiratu daitezke.
Seroretxeren ardura hartzen duenak taberna, denda eta informazio puntua ustiatuko ditu. Kontratuaren iraupena urte betekoa izango da, urtero luzatu ahal izango delarik hiru urteko mugarekin. Kudeatzaile berriak hilabetero 50 euroko kanona ordaindu beharko du, BEZ-a barne, lehiaketaren baitan hobetu daitekeena.
Tabernaren kudeaketaz gain, herriko turismo bulegoaz ere arduratu beharko da eta horretarako beharrezkoa izango da euskararen ezagutza eta erabilera egokia izatea bertan lan egingo duten guztiek, eta udalak antolatutako formakuntzetan parte hartu beharko dute.
Lo + leído
Top 50
- 1
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 2
Un testigo admite presiones para declarar del principal acusado de Alsasua
- 3
Las esquemáticas recetas de un ingeniero donostiarra que arrasan en la red
- 4
Simeone se pone en forma en el Paseo Nuevo
- 5
Muere un legazpiarra de 88 años tras quedar atrapado bajo su tractor en la huerta