Senior mutilek etxean jokatuko dute gaur zaldibitarren aurka

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Areteo futboleko Idiazabal BaiReformas senior mutilek gaur gaueko 22:30ean jokatuko dute ligako 18. jardunaldia Tellatuberri Zaldibi taldearen aurka, Zelaako kiroldegian. Senior neskek ere gaur jokatuko dute, 21:15ean, Anoeta F.T.taldearen aurka, Abraham Olano kiroldegian.

Pasa den asteburuan, senior mutilek 2 eta 4 galdu zuten Tolosan jokatu zuten partidua. Golegileak Ander Garmendia 'Pexka' eta Jose Javier Malkorra 'Jota' izan ziren. Senior neskek, berriz, 8 eta 0 irabazi zuten ligako Lasarteko taldearen aurka. Nerea Altolagirre (2), Olaia Aguilar (2), Arantxa Ortiz (2), Elene Aseginolaza eta Laida Ormazabal izan ziren golegileak.

Kirol probak

Atletismoko kirol probak ligan hiru izaldar ditugu: Arkaitz Ruiz Loizaga (173,14 puntuarekin), Sergio Serrano (173,09 puntuarekin) eta David Sanz (164,34 puntuarekin).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos