Senior mailako neska eta mutilak etxetik kanpo arituko dira gaurko norgehiagoketan

Idiazabalgo areto futboleko nesken taldea./
Idiazabalgo areto futboleko nesken taldea.

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Asteburu honetan Idiazabal BaiReformas senior mailako neskak gaur jokatuko dute bere partida, 20:30ean jokatuko Laburu Ibarra taldearen aurka, bertako Belabieta kiroldegian. Bestalde, Idiazabal BaiReformas senior mailako mutilek ere gaur dute lehia, 21:15etan SD Euskalduna Andoaingo taldearen aurka, Allurralde kiroldegian.

Pasa den asteburuko emaitzak: Idiazabal BaiReformas senior muilak 2-2 berdindu zuten Legorretan jokatu zuten partidan. Golegileak: Xabier Azurmendi eta Iñigo Lizarralde izan ziren. Idiazabal BaiReformas senior neskak 6-0 irabazi zuten Trintxerpen aurka jokatu zuten partidan. Golegileak: Irati Iparragirre(2), Luzia Urkiola(2), Elene Aseginolaza eta Oihane Unanue izan ziren.

Dantza ikuskizuna

Gaur Kimu kultur elkarteak dantza ikuskizuna antolatu du. Parte hartuko dute Idiazabalgo Axari eta Beasaingo Aurtzaka taldeko gazteen dantza taldeak, 19:30etik aurrera Zelaan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos