Senior mailako mutilak Pasaian jokatuko dute ligako lehen partida

Liga hasten da gaur herriko taldearentzat. / ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Areto futboleko senior mutilak gaur jokatzen dute ligako lehen partida, 21:30ean Pasai Donibanen, Jaixki AFT taldearen aurka.

Pasa den asteburuan, Kopako bigarren kanporaketa jokatu zuten Oiartzunen eta 2-3 irabazi zuten. Golegileak: Alex Anduaga, Ander Garmendia 'Pexka' eta Luis Malkorra izan ziren. Hurrengo faserako sailkatu dira Kopa txapelketan herritarrak.

Fotos

Vídeos