Senegalgo jaki eta edariekin pintxo potea izango da gaur plazan

NÚÑEZ IRURA.

Maiatza Kulturalaren baitan gaur, ostiralean, arratsaldean pintxo potea izango da plazan Senegalgo jaki eta edariekin. Booloo Senegalgo etorkinen elkarteak antolatu du ekimena eta bertan enpanadilak eta zukuak dastatu ahal izango dira 19:00etatik aurrera.

Pintxo potea girotzeko elkarteko kideek musika emanaldia eskainiko dute. Gaueko 22:15etik aurrera, berriz, herriko taberna eta elkarteen arteko Mus Txapelketaren final laurdenak jokatuko dira Errekalde eta Trinkete tabernetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos