Segura-Zerain mendi lasterketa jokatuko da gaur

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Gaur jokatuko da Segura-Zerain Mendi Lasterketaren 3. ekitaldia, Sanson proba. Lasterketa luzea arratsaldeko 4etan abiatuko da, 25 km-ko ibilbidearekin eta 1500 metroko desnibela gainditu beharrekoa. Proba motza 16.15etan irtengo da, 15 km ibilbidea eta 800 metroko desnibela gainditzea eskatuko diena korrikalariei.

Ibilbideari dagokionez, Seguratik abiatu eta, Zeraindik Oamendi eta Arranoaitzera igo ondoren, Urrustira jaitsiko dira, Elortzatik berriro Segurara itzuliaz. Handik Haitz-lehorrera igoko dira, Santa Barbaratik berriro Segurako helmugara jaisteko. Ibilbide laburrak Txoritegiko haitzetik Arrizala aldera joko du, bertatik ibilbide luzearekin bat egiteko. Goierri Kopa Trailen barruan dago proba, Zumarraga-Urretxu, Arriaran, Gabiria eta Idiazabalgoarekin batera, non Martin Diez herritarra den liderra sailkapenean.

Sanson Proba du izena mendi lasterketa honek, ibilbidean dagoen Txoritegiko haitzarekin lotutako kondaira bat gogoratuaz. Aizkorrin bizi zen jentiletako bat zen Sanson, Aralarreko belardiei inbidia ziena. Aizkorriko harriak botatzen zituen Aralar aldera eta Sansonek botatako harri horietako bat omen da Txoritegiko haitza.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos