Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Segurako futbol taldea lider jarri da igoera fasean

A. ETXEBERRIA

SEGURA.

Martes, 6 de febrero 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 3-2 irabazi zuen larunbatean Usurbilen aurka. Garaipen honekin lider jarri da taldea sailkapenean 10 punturekin, hiru neurketa irabazi eta bat berdinduta. Partida bat gutxiago dute gainera, elurragatik atzeratu zena.

Usurbilen aurkako partidan ongi jokatu zuen Pello Sotoren taldeak, lehen zatian batik bat, eta 2 golen aldearekin joan ziren atsedenaldira. Atzean gor eta aurkariari presio handia eginez, gol aukera asko sortu zituzten.

Lehen sareratzea Unai Garmendiaren hanketatik etorri zen, presioaren eraginez baloia lapurtu eta bakarkako jokaldia eginda. Bigarrena Iñigo Intxaustik sartu zuen, area kanpotiko jaurtiketa fuerte eta kolokatuarekin.

Bigarren zatiaren hasieran joko ona erakutsi zuen Segurak, baloiaren jabetza mantenduz, eta Aritz Muruari egindako penalti bat gol bilakatu zuen Julen Sarasolak. Neurketa ia erabakita zegoela zirudienean, 2 gol egin zituzten Usurbilgoek 15 minututan, beraien jokalarien altuera baliatuz geldikako jokaldietan. Azken minutuetan sufritzea tokatu zen, baina ez gol gehiagorik egon eta 3 puntu garrantzitsu eskuratu zituzten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios