Segura eta Aizkorriko futbol taldeek gaur hasiko dituzte lehiaketak

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Segura eta Aizkorriko futbol taldeek gaur emango diete hasiera beraien lehiaketei. Erregionaleko taldeak Alegian jokatuko du Intxurreren aurka, arratsaldeko 16:00etan. Jubenilek Seguran daukate neurketa, Ordiziaren aurka, ordu berdinean.

Aizkorriko kadeteen lehen taldeak Tolosan jokatuko du bihar eta bigarren taldeak Seguran gaur, 9:30ean, Urolaren aurka.

Jubilatuen eguna

Jubilatuen eguna izango da bihar Seguran. Mezarekin emango zaio hasiera ospakizunari, 13:00etan, eta ondoren omenaldia egingo zaie plazan herriko koru, txistulari eta dantzariekin. Bazkariaren ondoren erromeria izango da plazan Arandia anaiekin.

Fotos

Vídeos